Discover PlayDecide. Download games, prepare, play. GET STARTED

Nanoteknologia

Choose your language

PlayDecide games may be available in multiple languages

Play the game

Download, prepare, discuss & collect results.

SIGN INRegister

Zer da nanoteknologia?
Nanoteknologia oso arlo zabala da, eta mundu errealean aplikazioak izan ditzaketen atomo- eta molekula-mailan (zehazkiago, 1 eta 100 nanometro arteko tamainan) egindako edozein motako jarduerak hartzen ditu barnean. Aniztasun horri erreferentzia egiteko, askok nahiago dute nanoteknologiei buruz hitz egitea (pluralean), nanoteknologiari buruz hitz egin beharrean.

Author / translator Eneritz Muguruza

Zer da nanoteknologia?
Nanoteknologia oso arlo zabala da, eta mundu errealean aplikazioak izan ditzaketen atomo- eta molekula-mailan (zehazkiago, 1 eta 100 nanometro arteko tamainan) egindako edozein motako jarduerak hartzen ditu barnean. Aniztasun horri erreferentzia egiteko, askok nahiago dute nanoteknologiei buruz hitz egitea (pluralean), nanoteknologiari buruz hitz egin beharrean.

Nanoteknologia askok aipatu dugun eskala horretan materialek dituzten ezaugarri bereziak ustiatzen dituzte. Adibidez, material baten bolumen jakin bat nanoeskalako partikulatan banatuz gero, asko handitzen da materialaren gainazaleko azalera. Horren ondorioz, materiala askoz erreaktiboagoa da. Adibidez, arrazoi horregatik disolbatzen da azukre-hautsa azukre arrunta baino azkarrago. Gainera, nanoeskalan dauden partikulak, haien tamainari esker, gorputzeko zeluletan sar daitezke edo zuzenean azala zeharkatu.

Beste teknologia berriekin bezala (lurruna edo elektrizitatea, adibidez), materialen ezaugarri berezi horiek erabilgarriak edo kaltegarriak izan daitezke, egoeraren arabera.

Created 8 March 2011
Last edited 20 June 2018
Topics Politics, Science, Technology
Original Dutch

Policy positions

Policy position 1

Nanoteknologiaren zabaltze azkarra, erregulazio minimoa.
Nanoteknologien zabaltze azkarra sustatu, erregulazio minimoarekin, horien onurak ahalik eta azkarren gauzatzen direla ziurtatzeko.

Policy position 2

Nanozientziei ekin, baina erregulatuta.
Nanoteknologien ikerketa zientifikoak egitea baimendu, sortzen diren garapenekin batera erregulazio berriak ezarrita.

Policy position 3

Nanozientzia erregulatua, elkarrizketa publikoarekin.
2. jarreraren berdina, baina elkarrizketa publiko irekiarekin, ikerketen eta aplikazioen nondik norakoak finkatzeko.

Policy position 4

Nanozientziarik ez, berariaz eta publikoki adostutakoa ez bada.
Estatu mailako eztabaida eta elkarrizketa publiko jarraitua izan duten helburu jakinetarako ikerketa eta aplikazioen garapena bakarrik baimendu.

Story cards

Thumbnail

Transhumanista naiz. Nire ustez, genetika, ama zelulak, garuna, zibernetika eta nanoteknologiaren ikerketek gizakietan aldaketa genetiko iraunkorrak egiteko aukera eta beste hainbat aukera zabalduko dituzte. Horiei esker, gaitz genetikoak erauzteaz gain, hobekuntzak sartzeko aukera egongo da. Gure adimena areagotu, gure gaitasun sentsorialak hedatu, iraunkortasuna handitu eta zahartzea gainditzeko aukera izango genuke. Egungo erlijioen eta etikaren etorkizun-sen falta mespretxatzen dut. Gizakiaren patua gure eskuetan hartu beharko genuke. Erregulazio etikoek ezin digute patu hori ukatu.

Zed Omega
Thumbnail

Apaiz anglikanoa naiz. Giza bizitza sakratua dela uste dut. Nanoteknologiak medikuntzan duen potentziala begi onez ikusten dut, baina arduratu egiten nau jakiteak gizakiaren gaitasunak areagotzeko edo garunean ordenagailu-txipak txertatzeko erabil daitekeela jakiteak. Nire ustez, zientzialariak gure gizatasuna aldatu nahian ari dira edo aberatsen begitazioei men egiten. Gure benetako arazoak huts egite moralak eta izpiritualak dira, eta teknologiak ezin ditu horiek aldatu.

William Johnson
Thumbnail

Institute for Soldier Nanotechnologies delakoan lortu dut lana, MITen (AEBko Massachusetts Institute for Technology-n). Sendotasun gehigarria ematen duen borroka-uniformea sortzeko helburua dugu. Horri esker, soldaduak objektu astunak jasotzeko ahalmena izango du, eta materialak odoljarioa duen zauriaren inguruan ixteko gaitasuna izango du. Jakin badakit jendea arduratuta dagoela guk egiten ditugun gauza batzuengatik, zaintza hobetzeko nanosentsoreak erabiltzearen kontuagatik, adibidez. Baina estatuaren segurtasunagatik egin behar dugu hori. Azkar mugitzen ez bagara, beste norbaitek gaindituko gaitu.

Joel Reddy
Thumbnail

Ingeniaritza doktoretza egin nuen Harvard-en, baina Indiara itzuli naiz, Hyderabad-era. Nanoteknologia-konpainia bat sortu dut bertan. Hurrengo industria-iraultzaren hasieran egon nahi dut, iraultza hori AEBn eta Japonian ez ezik Indian eta Txinan ere gertatzen dela ziurtatzeko. Arrisku-kapitalekin dabiltzanek interesa agertu dute gure enpresan, ikusi baitute AEBn baino soldata txikiagoarekin lan egiteko prest dagoen jende adimentsua dugula. Hemen ekoizpen-instalazio asko izateak ere laguntzen du; hala, guk ikertutakoak aplikatzea errazagoa izango baita.

S B Patel
Thumbnail

Fisikaria naiz. Nanoteknologien ikerketa-zentro batean lan egiten dut, eta nanopartikula txikien bidez ingurumeneko poluzioa garbitu eta gai kaltegarriak onuragarri bihurtzeko aukerak aztertzen ari naiz. Ingurumenarekiko ardura handia dudalako erakarri ninduen lan honek. Ikerketetan lortu ditugun lehen emaitzekin ikusi dugu partikula horiek beste espezie batzuengan, baita gizakiarengan ere, efektu kaltegarriak izan ditzaketela. Arriskua oso txikia da, baina inork ez daki zenbateraino den txikia. Lortzen diren onurak arriskuak baino handiagoak dira? Enpresan geldituko naiz, ala, alde egingo dut?

Claire Green
Thumbnail

Medikua naiz. Behin, eztula zuen paziente bat etorri zen nire kontsultara. Odol-lagin bat eskatu nion proba genetiko bat egiteko, hala aurkitu baitezaket bere profil genetikoari hobekien dagokion antibiotikoa. Pazienteari azaldu nion nanoteknologiarekin bere geneen profila minutu bakarrean jakin nezakeela. Probaren txostenean ikus daiteke zein den eztularen kontra agindu dezakedan botikarik aproposena. Hala ere, pazientearen profil genetikoak erakutsi zuenez, gaitz bat garatzeko arrisku handia zuen. Gizon hori eztulagatik bakarrik etorri zen, gaitzaren berri eman beharko nioke? Halakorik jakin nahi du?

Fred Smith
Thumbnail

InsulinNano plc-ren kontseilari delegatua naiz. Konpainiak azalean txerta daitezkeen orratz txikiak egiten ditu. Orratz horien bidez, diabetikoei intsulina eman ahal zaie automatikoki. Gobernuak emandako arrisku-kapitalak lagunduta sortu nuen konpainia; nanomedikuntzako konpainiei produktuak merkaturatzen laguntzeko erabili zen arrisku-kapital hori. Dagoeneko probak egin dira, eta produktuaren eskaera handia dago. Hala ere, segurtasun klinikoko probak atzeratu egin dira, eta ez dago diru askorik. Militarrek interesa dute produktuan, borrokan ari diren soldaduei arma biologikoentzako antidotoak txertatzeko erabil daitezkeelako. Produkzio-lerro horri jarraitu beharko nioke dirua lortzeko, baina, agian, horrek konpainiaren helburu medikoak ilunduko lituzke...

Jane Bold
Thumbnail

Botikak urrezko nanopartikulei lotzeko sistema bat asmatu dut. Hala, botika odolean zehar joango litzateke, gaixotasuna duten zelulak bilatu eta suntsitzeko, zelula osasuntsuei kalterik eragin gabe. Duela gutxi, ekintzaile-talde bat sartu zen nire hitzaldi publiko batera eta oihuka hasi ziren: “Nola dakizu ez dietela okerreko zelulei eraso egingo? Urrezko partikulek ere minbizia eragin dezakete”. “Hori zentzugabekeria!” esan nien, “proba zehatzak egin ditugu animalietan, eta ez dugu kontrako efekturik ikusi”. “Baina ez duzu probarik egin gizakietan”, erantzun zuten. “Ez”, esan nien, ”aurrerapenak beti ditu arriskuak”.

Sir Richard Macdonald

INFO CARDSISSUE CARDS

Gizakia hobetzea

Onargarria litzateke tratamendu medikoetarako garatutako prozesuak giza gorputza hobetzeko erabiltzea? Esaterako, pertsonen memoria hobetzeko, edo zahartze-prozesua geldiarazteko?

Nanoteknologien inpaktua

Zenbait pertsonek uste dute elektrizitateak edo plastikoak bezain eragin handia izango dutela nanoteknologiek, baina inork ez daki egungo nanozientziatik zer izango den erabilgarria etorkizunean.

Teknologien historian ohikoak dira aurreikusi gabeko ondorioak

Horien adibideak dira birusek eta bakterioek botiken aurrean duten erresistentziaren areagotzea, konposatu kimikoek ingurumenean duten iraunkortasuna, istripu nuklearrak, petrolio-isuriak eta berotze globala. Nanoteknologiaren efektuak ere ezin dira aurreikusi.

Giza eskubideak eta bazterketa

‘Hobetu gabeko’ pertsonak baztertzeko arriskua egon daiteke.

Jendearen parte-hartzea

Zenbateraino parte hartu beharko luke jendeak nanoteknologiaren ikerketa-politiketan? Eta, nola?

Zuzentasuna eta berdintasuna

Berdintasunari dagokionez, garapenean —herrialde aberatsen eta behartsuen arteko tartea txikitzen laguntzeko— nanoteknologia nola erabil daitekeen jakitea da gakoa.

Nanopartikulak organismoen barruan?

Zalantza handiak daude nanopartikulak organismoen barruan sartzean gertatuko denari buruz. Zalantza handienetako bat da proteinen funtzionamenduari nola eragingo dioten.

Osasun-arriskuei dagokienez, neurriz kanpokoa da ardura?

Nanopartikulak ez dira berriak. Diesel motorren errekuntza-gasetan, zigarro-kean, ileko sprayetan, kandela piztuetan eta ogi txigortuan ditugu nanopartikulak.

Informazio-falta

Gizakia ez den espezieetan nanopartikulek duten eraginari buruzko informaziorik ez dago ia, ez dakigu ezta airean, uretan edo lurzoruan nola jokatzen duten ere.

Gehiegi erregulatzeak aurrerapena zailtzen du

Berrikuntza garatzeko, erregulazioak ezin du ezagutzaren bilaketa mugatu.

Teknologia neutroa izan daiteke?

Zenbaiten ustez, nanoteknologia etikoki neutroa da, eta horren inpaktua, berriz, erabileraren araberakoa da. Beste batzuen ustez, ordea, teknologiak horretan inbertitu dutenen, sortzaileen eta gizartearen balioak bakarrik islatzen ditu.

Norena da zientzia?

Badago ezberdintasunik industriak eta estatuak diru lagundutako ikerketen artean? Bakoitzarentzat erregulazio ezberdina egon beharko litzateke? Bidezkoa da ikerketa komertziala sekretupean gordetzea?

Herrialde garatuen eta garatze bidean dauden herrialdeen arteko aldea, diruari eta osasunari dagokionez

Nanoteknologiak pobrezia-tartea zabaldu dezake?
Mendebaldean erregulazio zorrotzek fabrikatzaileak herrialde txiroagoetara joatea eragin al dezakete, herrialde horiei mendebaldean debekatuta dauden arriskuei aurre egitera behartuz?

Teknologia berrien inguruan egin beharreko oinarrizko bi galdera:

• Nork kontrolatzen du horien erabilera?
• Nork jasotzen ditu horien erabileraren onurak?

Zahartze-prozesua

Biziaren iraupen ‘normalarekin’ konformatu beharko ginateke, edo zahartze-prozesua geldiarazten saiatu beharko ginateke?

Inpaktuak aztertu beharraren arrazoia

Nanoteknologiak huts egiteko arriskua dago, horren ondorio etikoen, ingurumenekoen, ekonomikoen, legezkoen eta sozialen azterketak ez badu zientziaren aurrerapen-abiadura berdina lortzen.

Erregulazioa edo jendearen parte-hartzea

“Erregulazio egokia garrantzitsuagoa da jendearen parte-hartzea baino.” Jonathon Porritt, Erresuma Batuko ingurumen-aditua.

Noiz egin beharko litzateke eztabaida publikoa?

Erresuma Batuko Royal Society-ren txosten batek dioenez, “teknologiari buruzko erabaki kritikoak atzeraezinak edo finkatuak egon aurretik” egin behar da eztabaida publikoa. Konpainiak produktu komertzialak ekoizten hastean gertatu ohi da hori.

Jendearen parte-hartzea erabilgarria da?

Mundua guztiz konektatua dagoen une honetan, ezinezkoa da herrialde batean zientziaren alor bateko aurrerapenak moteltzea edo kontrolatzea.

Erregulazioa eta aldaketa-abiadura

Garatu dezakegu, modu errealista batean, hain azkar garatzen dabilen eta hain askotarikoa den arloa erregulatzeko prozesua?

Egungo erregulazioa

Laneko osasuna eta segurtasuna, botikak, ingurumena eta antzeko gaietarako lege zorrotzak dituzten herrialdeetan, egun indarrean dagoen erregulazioa nahikoa izango litzateke nanoteknologiaren aplikazio arruntak barnean hartzeko.

Giza eskubideak eta pribatutasuna

Gobernuek “kontrolerako gaitasun mugagabea” izan dezakete; izan ere, nanoteknologiari esker, kontrolerako eta jarraipenerako gailu ikusezinak izango dituzte etorkizunean.

Eszeptikoaren ikuspegia

21. mendeko teknologiak —genetika, nanoteknologia eta robotika— hain boteretsuak dira, ezen istripu eta gehiegikeria-mota berriak sor baititzakete. Lehenbiziko aldiz, banakoen eta talde txikien eskura daude teknologia horiek.

Txipak gailu elektrikoetan

Horiei esker, dendek eta fabrikatzaileek kontrola dezakete gailua nork erosi duen eta non dauden. Aukera hori onuragarria da (esaterako, krimena saihesteko) ala eragozpena (esaterako, pribatutasunari dagokionez)?

Zer berezitasun dituzte gauzek nanoeskalan?

Asko! Eskala horretan, guretzat ezagunak diren materialek ezaugarri elektriko, kimiko eta magnetiko berriak dituzte. Atomoak banan-banan mugi ditzakegu, baita motor txikiak egin ere.

Zer gertatzen da nanoeskalan? 1

Nanopartikulak material-zati txiki-txikiak dira. Partikulak txikitu ahala, haien gainazaleko azalera asko handitzen da. Arrazoi horregatik disolbatzen da azukre-hautsa azukre arrunta baino azkarrago.

Zer gertatzen da nanoeskalan? 2

Nanopartikulak gorputzeko zeluletara sar daitezke edo azala zeharkatu dezakete. Beste teknologia berriekin gertatzen den bezala (elektrizitatea, adibidez), materialen ezaugarri berezi horiek erabilgarriak edo kaltegarriak izan daitezke.

Zer gertatzen da nanoeskalan? 3

Gauzek portaera ezohikoak izaten dituzte. Adibidez:
• Urreak, normalean, ez du erreakzionatzen, baina nanoeskalan erreaktiboago bihurtzen da eta tenperatura baxuagoan urtzen da.
• Kobreak ez du elektrizitaterik eroaten nanoeskalan.

Zer da nanoteknologia?

Nanoteknologia izenak adierazten du dimentsio batean behintzat 1-100 nanometro neurtzen duten objektuekin lan egiten duen edozein teknologia.

Nanopartikulak naturan badaude

Arroka sedimentarioetan aurkitu dira urre- eta zilar-nanopartikulak. Erupzio bolkanikoetan nanopartikulak sortzen dira, eta itsasoko gatz-konposatu batzuek ere nanopartikulak dituzte.

Karbonozko nanohodiak 1

Nanohodi bat zilindro-forman kiribildutako karbonozko orri txiki baten antzekoa da. Nanometro gutxiko diametroa du, giza ilea baino 10.000 aldiz meheagoa, gutxi gorabehera.

Erresuma Batuko Royal Society-ren gomendioak, 2004

“Fabriketan eta ikerketa laborategietan fabrikatutako nanopartikulak eta nanohodiak arriskugarritzat jo behar dira, eta murriztu edo hondakinen ziklotik erauzi behar dira.”

Toxikotasuna

Nanopartikulek eta nanohodiek eta horien baliokideak diren tamaina handiko gai kimikoek ezaugarri ezberdinak dituzte. Hain txikiak izanik, nanopartikulak zeluletan sar daitezke, eta, zenbait kasutan, are toxikoagoak izan daitezke.

Osasun-arriskuak

Erresuma Batuko Royal Society zientzia-erakunde independentea da. Hark gomendatu zuen aire bidez garraia daitezkeen nanohodiekin inolako kontakturik ez izatea, ikerketa gehiago egin arte.

‘Izurrite grisa’ren hipotesia

Eric Drexler zientzialariak esan zuenez, nanomakinek beren burua erreplikatzeko gaitasuna lortu dezakete, eta horiek Lurreko materia guztia kontsumitzeko arriskua sor daiteke. Dagoeneko ez da uste halakorik gerta daitekeenik, eta zientzialariak atzera egin du.

Karbonozko nanohodiak 2

Ezohiko sendotasuna eta ezaugarri elektrikoak dituzte (altzairua baino 100 aldiz sendoagoak eta 6 aldiz arinagoak dira). Ezaugarri hori erabilgarria izan daiteke botikak bideratzeko, baita aplikazio elektrikoetan eta mekanikoetan erabiltzeko ere.

Nork inbertitu du nanoteknologietan?

2010. urtera arte, AEB eta Japonia dira diru gehien inbertitu dutenak. EB eta Europako beste herrialde batzuk 4 mila milioi euro baino gehiago gastatuko dituzte hurrengo lau urteetan. Garatze bidean dauden herrialde handiak ere inbertitzaile garrantzitsuak dira.

Egungo aplikazioak 1

Zilarrezko nanopartikulak erabili dira galtzerdietan usaina gutxitzeko. Zilarrak bakterioen aurka duen efektua areagotu egiten da zilarrak nanoeskalan duen azalera handiagoagatik.

Egungo aplikazioak 2

AEBko itsas armada nanoeskalako estaldura zeramikoak ezartzen hasi da haien ontzietan. Hala, itsasoko izakiek ezin dituzte ontziaren metalezko osagaiak hondatu, eta ontzi bakoitzean milioi bat dolar aurrezten da urtean.

Etorkizuneko aplikazioak 1

Nanopartikula magnetikoek botikak gidatu eta gaitzaren gunean koka ditzakete. Nanohodiak botikez bete daitezke, eta gorputzaren kanpoaldetik kontrola daitezke horien nondik norakoak.

Etorkizuneko aplikazioak 2

DNA zatiei lotutako urre-partikula txikiak erabil daitezke odolean gaitzak eragiten dituzten organismoak, birusak edo bakterioak, detektatzeko.

Etorkizuneko aplikazioak 3

Txertoak nanomaterialetan bildu daitezke, eta, hala, ez dira hozkailuan gorde behar. Ez dakigu zer gerta daitekeen horiek apurtzean, baina hori ikertzen ari dira gaur egun.

Etorkizuneko aplikazioak 4

Minbizi-ehunei lotzen zaien burdina-nanopartikulak egin daitezke. Eremu magnetikoak erabilita nanopartikulak berotu daitezke, eta minbizi-zelulak suntsitzeko erabili.

Etorkizuneko aplikazioak 5

Gaur egun, aldakaren plastikozko protesiek hamar urte inguru irauten dute. Estaldura zeramikoa aplikatuz gero, 40 urte iraun dezakete. Hori gertatzen da material zeramikoek nanoeskalan gehiago irauten dutelako.

Etorkizuneko aplikazioak 6

Karbonozko nanohodiak erabiltzen dituzten argiztapen-gailu berriei esker, argiztapenerako erabilitako elektrizitate-kantitatea erdiraino murriztu daiteke.

Etorkizuneko aplikazioak 7

Material berriek eguzki-panelen kostua murriztu dezakete. Hala, eguzki-panelen bidezko elektrizitate-ekoizpena ekonomikoki bideragarria izango litzateke.

Etorkizuneko aplikazioak 8

Nanopartikula espezializatuak erabil daitezke ur, lur eta aire poluituak destoxikatzeko. Uretan dauden birus-partikulak iragazteko bezain zulo txikiak dituzten mintzak sortu ahal izango ditugu.

Etorkizuneko aplikazioak 9

Argia igortzen duten nanomaterialak erabil daitezke papera bezain meheak diren telebista-pantailak egiteko. Horiek egunkaria bezala kiribildu daitezke, eta, gainera, oso elektrizitate karga txikia behar dute.

Register to download vote results of this PlayDecide game.Register